XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hobe dugu ez jarraitu beti geure buruak engainatzen - erantzun nion: herri hau ez da bere askatasunagatik 36an gerra egin zuen eta Gernika bonbardatu ziotena.

Berrogei urte beltz oposizio gorria jasan eta odola dariola borrokan eutsi egin zuen hura.

Herri hau ez duzu liburuetan ipini dutena.

Hemen dagoen hauxe da, telefonoaren beste aldean oraintxe esaterako.

23. Honez gero hemen behar dena un debate ideológico, omen da ari naiz egunkarian irakurtzen Jauregui-ri, DV, abenduaren laua .

Zergatik ez? PNV, EA, EE, HB horiek, abertzale deritzenek berek, onartu nahi ez badute beren arterako, Alderdi eta jende abertzaleagoa eta gutxiagoa egotea, abertzaletasunean, zergatik ez onartu horietako edozein bezain abertzaleak direla PP, CDS, PSOE?.

Zeinek dauka, zein bai eta zein ez den abertzalea, txartelak partitzeko monopolioa?.

Baina hori egia bada, literarioki esateko, hobe da PP edo PSOEkoa izatea, PNVkoa baino.

Ez gaitezen izan aldeanoak eta gainera geure buruak engainatzen ibili.

Problema egon ere zinez egon, orduan, jadanik ez bait legoke abertzale eta ez-abertzaleen artean, baina eskuinaren eta ezkerraren diferentzian, Jauregui-k dioen eran.

24. Bakarrik, iluntzean, telebista ikusten nago berriro, eta programa bat da, elkarrizketa bat politikoen artean, mendearen azkenburu alde honetan arras gaindituta nola omen dagoen, ezker-eskuin diferentziapena, XIX. mendeko zarpil-hondakin tipiko bezain zentzugabea....

Eta egia izango da.

Izan ere, gure jende razionalaren arrazoi ebakor, polemika zahar guztien xahutzaile eta iluntasun ororen hain argigarri gertatu den hori, aplikatzen bada: zeinek dauka txartelen monopolioa, zein den ezkerra eta eskuina, atzera ala aurrerakoia, erabakitzeko?.

Zergatik ez Ernst Jûnger, gehienak bezain demokrata, progresista, liberala, independentea eta edozer gauza, kontsideratu?.

Edo hobeto: zertarako axolatu adjektibo higatu, zahar-usandu galkor horietaz oraindik, bigarren milurtearen azkenetan?.

Nahi duenak nahi duena egitea dauka eta dena ondo.

Denok demokratak, azkenean: berdinak.

Denok libreak eta toleranteak.